Urteari hasiera emateko meta berrien zerrenda idatzi beharra omen dago. Gauza txikiak edo nahi handiak.
Nik, denbora luze neraman animaliak erretratatu nahian, beraz, gabonetako jana, argi, jai eta bestelakoak atzean utzita, Mundakararte gerturatu nintzen, ahizparen laguntzaz, azken honen lagun bati bisita egitera. Bertan, Simba hartu, eta paseotxo polit bat eman genuen, animaliari argazkitxo batzuk egin ahal izateko.
Oso ondo portatu zen gure Simba, alde batetik bestera bueltak ematen. Geldirik egoteko, noizean behin gazta atara behar izan genion. Gauza kuriosoa txakur honek gaztarekin duen obsezioa.
Emaitzarekin pozik, eskerrik asko Esti, Naiara eta Simba.