Orozkoko Gaueko Doinuak

04 de Otsaila, 2014 - Musikatuz - Iruzkin -

   Asteburu honetan, aspaldiko partez, zuzeneko Musikaz gozatu ahal izan dut, eszenatokiko argiekin jolasten ibili nintzen bitartean. 

  Itzalak eta Formak. Agerian dagoen aurpegia ausarta, eta iluntasunean babesten den bildurra. 

 

   Five Cornersen jarraipena, nahiko  hurbiletik egiten nabil, eta egia bere hasierako bertsioetatik, ingelesez egindakoak, bere euskarazkako kantu propiotara salto positibioa egin dutela. Muse musika taldearen jarraitzailetzat dut nire burua, eta hauek lortzen duten estilo hori asko gustoko dut. Ea laster euren diska eskuragarri dugun!

   Izate Faltsuarekin dudan lotura, urteak atzera jo beharko genuke, baina aitortu behar dut aldi gutxitan entzundakoak nituela (beti ere lekuz erratzen nintzelako, edo ez zen orduetan...). KOntua da, Orozkon guztiz gozatu ahal izan nuela, eta ez zen batere izan buruan nuen irudia. Harrituta geratu nintzen, onerako. Guztiz. Ez da batere nire estiloko musika, baina inolako dudarik gabe, horrelako beste kontzertu batez gozatuko nuke lasai asko. 

 

   Izugarri disfrutatu nuen zuekin lanean. Mila esker FIVE CORNERS eta IZATE FALTSUA taldeei.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken sarrerak

Kategoriak