Five Corners - Nork Bere Bidea (Amurrio 2014)

05 de Urtarrila, 2015 - Musikatuz - Iruzkin -

 

 

Egitekoak pasioz eta ilusioz egiten direnean, bideak emaitza baino garrantzi handiagoa duela

diote. Gure bidearen lehen pausua baino ez dugu eman, baina inork baino pasio handiagoa

jarri dugula jakin badakigu. Oztopoak elkarrekin gainditu ditugu, eta gainditzeko oztopoek

elkartu gaituzte. Hauxe da gure erabakia, hauxe da gure bidea, eta bakoitzak berea egin dezala,

“Nork Bere Bidea”.

-FC-

“Pasioa da hemen exijitzea zilegi den gauza bakarra” (Berri Txarrak)




   2014ko Abenduaren 20an, Amurrio. 

 

Five Corners musika taldeak bere diskoa kaleratu osteko lehen kontzertua eskaini zuen Amurrioko Alanbike tabernan. 

   Ez litzateke bidezkoa nire hitzak erabili nahi izatea eurak bizi izan zituzten gauza txikitxo horiek deskribatzeko, horregatik dituzue hor goian, post hasieran, Endikak (Pikik) Post honetarako eskeinitakoak. 

 

   Nik, nire partez, egun hartako ibilbidearen ikuspuntu grafiko monokromatikoa (3 argazki koloretan kenduta) ekarri dizuet, irudi batek mila sentipen berpizten dituelako. Eurekin goizetik eta gauerarte egoteko aukera izateak ikuspuntu asko ireki zizkidan, bai argazkilari bezala, lagun bezala, jarraitzaile bezala, Oihane bezala. 

   Ez dakit ba bideak, ateak, lehioak, balkoiak... diren markatzen, aukeratzen ditugun horiek, segun momentua esperientzia bakoitza sinbolo batekin lotzen baitugu. Argi dudana da, berdin diola zein den aukeratutako erantzunak irekitzen dizun ibilbidea, berdin dio salto egitea tokatzen den, pareta baten kontra jotzea edo iskina baten babestuta geratzea... ibilbidea, bidea, pausu firmez eta seguruz hartu behar da.
 

    Eta gozatu. Ikasiz, ikusiz, entzunez, dastatuz, ikutuz, sentituz.  

    Egitea maite duzun lanaren inguruan horrelako atmosfera sortzen denean, irriak, begiek, ... bakarrik hitz egiten dute. 


  Zuentzat ba. 

 

      

Ibilbide polita egun hartakoa. Milesker, bihotzez.


oihane.

5CAlanbike001
5CAlanbike002
5CAlanbike003
5CAlanbike004
5CAlanbike005
5CAlanbike006
5CAlanbike008
5CAlanbike007
5CAlanbike011
5CAlanbike010
5CAlanbike009
5CAlanbike014
5CAlanbike015
5CAlanbike016
5CAlanbike018
5CAlanbike021
5CAlanbike023
5CAlanbike025
5CAlanbike024
5CAlanbike027
5CAlanbike028
5CAlanbike020
5CAlanbike029
5CAlanbike022
5CAlanbike030
5CAlanbike031
5CAlanbike033
5CAlanbike034
5CAlanbike035
5CAlanbike037
5CAlanbike038
5CAlanbike040
5CAlanbike032
5CAlanbike041
simba20
5CAlanbike042
5CAlanbike039
5CAlanbike043

Azken sarrerak

Kategoriak