Five Corners - Nork Bere Bidea (Amurrio 2014)

05 de Urtarrila, 2015 - Musikatuz - Iruzkin -

 

 

Egitekoak pasioz eta ilusioz egiten direnean, bideak emaitza baino garrantzi handiagoa duela

diote. Gure bidearen lehen pausua baino ez dugu eman, baina inork baino pasio handiagoa

jarri dugula jakin badakigu. Oztopoak elkarrekin gainditu ditugu, eta gainditzeko oztopoek

elkartu gaituzte. Hauxe da gure erabakia, hauxe da gure bidea, eta bakoitzak berea egin dezala,

“Nork Bere Bidea”.

-FC-

“Pasioa da hemen exijitzea zilegi den gauza bakarra” (Berri Txarrak)




   2014ko Abenduaren 20an, Amurrio. 

 

Five Corners musika taldeak bere diskoa kaleratu osteko lehen kontzertua eskaini zuen Amurrioko Alanbike tabernan. 

   Ez litzateke bidezkoa nire hitzak erabili nahi izatea eurak bizi izan zituzten gauza txikitxo horiek deskribatzeko, horregatik dituzue hor goian, post hasieran, Endikak (Pikik) Post honetarako eskeinitakoak. 

 

   Nik, nire partez, egun hartako ibilbidearen ikuspuntu grafiko monokromatikoa (3 argazki koloretan kenduta) ekarri dizuet, irudi batek mila sentipen berpizten dituelako. Eurekin goizetik eta gauerarte egoteko aukera izateak ikuspuntu asko ireki zizkidan, bai argazkilari bezala, lagun bezala, jarraitzaile bezala, Oihane bezala. 

   Ez dakit ba bideak, ateak, lehioak, balkoiak... diren markatzen, aukeratzen ditugun horiek, segun momentua esperientzia bakoitza sinbolo batekin lotzen baitugu. Argi dudana da, berdin diola zein den aukeratutako erantzunak irekitzen dizun ibilbidea, berdin dio salto egitea tokatzen den, pareta baten kontra jotzea edo iskina baten babestuta geratzea... ibilbidea, bidea, pausu firmez eta seguruz hartu behar da.
 

    Eta gozatu. Ikasiz, ikusiz, entzunez, dastatuz, ikutuz, sentituz.  

    Egitea maite duzun lanaren inguruan horrelako atmosfera sortzen denean, irriak, begiek, ... bakarrik hitz egiten dute. 


  Zuentzat ba. 

 

      

Ibilbide polita egun hartakoa. Milesker, bihotzez.


oihane.

5CAlanbike001
Iruzkina egin

Gaztedi Dantza Taldearen Maskarada

26 de Otsaila, 2014 - Musikatuz - Iruzkin -

 

 

   Santutxuko GAZTEDI DANTZARI TALDEAk asteburu honetan MASKARADA dantzatzen ibili da, santutxuko plazetatik banan banan barrikadak gaindituz!

   Hurrengo astean Bilbon izango ditugu, baina lehenengo suzko froga auzoan gainditu beharrekoa zen. 

 

   Goizetik eta gazueko saiozrarte izan nintzen eurekin, eta aitortu beharra daukat, pena handiz, hurrengoan lan egitera beharrean ikuskisunaz gozatzera joatea gustatuko litzaidakedala. Denbora guztian bisoretik ikusten ibili nintzen, eta ikusitakoa gustatu! baina lanean 100% murgiltzen zarenean, agur mezu orokorra. Zuen aurpegiak, mugimenduak, keinuak... harrapatu nahi nituen. Espero zuen gustokoa izatea. 

 

   Olatz eta Iratirentzat, 





 



 




                  



       




 


Iruzkina egin

Orozkoko Gaueko Doinuak

04 de Otsaila, 2014 - Musikatuz - Iruzkin -

   Asteburu honetan, aspaldiko partez, zuzeneko Musikaz gozatu ahal izan dut, eszenatokiko argiekin jolasten ibili nintzen bitartean. 

  Itzalak eta Formak. Agerian dagoen aurpegia ausarta, eta iluntasunean babesten den bildurra. 

 

   Five Cornersen jarraipena, nahiko  hurbiletik egiten nabil, eta egia bere hasierako bertsioetatik, ingelesez egindakoak, bere euskarazkako kantu propiotara salto positibioa egin dutela. Muse musika taldearen jarraitzailetzat dut nire burua, eta hauek lortzen duten estilo hori asko gustoko dut. Ea laster euren diska eskuragarri dugun!

   Izate Faltsuarekin dudan lotura, urteak atzera jo beharko genuke, baina aitortu behar dut aldi gutxitan entzundakoak nituela (beti ere lekuz erratzen nintzelako, edo ez zen orduetan...). KOntua da, Orozkon guztiz gozatu ahal izan nuela, eta ez zen batere izan buruan nuen irudia. Harrituta geratu nintzen, onerako. Guztiz. Ez da batere nire estiloko musika, baina inolako dudarik gabe, horrelako beste kontzertu batez gozatuko nuke lasai asko. 

 

   Izugarri disfrutatu nuen zuekin lanean. Mila esker FIVE CORNERS eta IZATE FALTSUA taldeei.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina egin