Abenduan ere, hondartzara

27 de Abendua, 2015 - ANIMALIAK - Iruzkin -

 

   Atzo, laster izango dudan erreportaje baten lokalizazio bila joan nintzen Sonabia, Kantabria aldera, Xuberrekin. Kotxera bueltan geudenean konturatu nintzen, andra batek esan zidanagatik, hondartzaz erratu nintzela, beraz, gabonetan jandakoa jeisten laguntzeko paseoa ematera joan ginela esan dezaket. 

 

   KOloreak, argiak, itzalak, enkuadraeak ezagutu behar nituen, eta txikitxu honen konpainia ezin hobea den arren, esan beharra dago, modelo bezala ez daukala etorkizun handirik gixajoak. 

 

   Hemen uzten dizkizuet gure jolasen momentu txikiak

XSonabia22 (Copiar)
Iruzkina egin

Let's go to the beach

05 de Azaroa, 2015 - ANIMALIAK - Iruzkin -

 

   Uda amaitu eta... gure txanda! 

   Zaila izaten da udan txakurrekin eguna aprobetxatzeko asmoz hondartzara joatea. Gure laguntxoek ezin dute aske ibili leku batetik bestera korrika.

 Horregatik, Xuber, Kala eta Adi hartu genituen eta Getxo aldera mugitu ginen. Ze poza sentitu genuen guk ere eurak umeek bezain ondo pasatzen zutela ikusitean. 

 

   Kalaren lehenaldia zen uretan, eta argazkietan ikusi daitekeenez, bere meta bakarra, ur tantak eta itsasoa edatea zen.

  Adi ordez, gure 5 urteko laguna, bere airera ibiltzea aukerarik  onena zela pentsatuko zuen, ez bait zen behin ere beste bi kokoloengana hurbildu. Pilota, ura, ura eta pilota. 

   Eta hor dugu gure Xubertxo, hausartetan hausartena. Belaunak osta-osta buzti zituena, Kalarekin bat, korrika alde batetik bestera. Ez dira nekatzen. Lagun minak dira.

 

    Zenbat maite daitezken holako lagunak! 

xka39
Iruzkina egin

Simba

07 de Urtarrila, 2015 - ANIMALIAK - Iruzkin -

 

 

   Urteari hasiera emateko meta berrien zerrenda idatzi beharra omen dago. Gauza txikiak edo nahi handiak.

   Nik, denbora luze neraman animaliak erretratatu nahian, beraz, gabonetako jana, argi, jai eta bestelakoak atzean utzita, Mundakararte gerturatu nintzen, ahizparen laguntzaz, azken honen lagun bati bisita egitera. Bertan, Simba hartu, eta paseotxo polit bat eman genuen, animaliari argazkitxo batzuk egin ahal izateko. 

   Oso ondo portatu zen gure Simba, alde batetik bestera bueltak ematen. Geldirik egoteko, noizean behin gazta atara behar izan genion. Gauza kuriosoa txakur honek gaztarekin duen obsezioa. 

 

   Emaitzarekin pozik, eskerrik asko Esti, Naiara eta Simba.

simba09
Iruzkina egin