Euritsu jantzi zen Bilbo uda hontan. Baina ez dagoenez gure xiri-miria baino gauza bilbotarragorik, detaile polita izan zela esan genezake. Bikote honek bere ezkontza guztia prestatu zuen, goitik behera, inoiz egon ahal izango zareten ezkontzarik "Bilbotarrena" bilakatuz. Guggenheim, San Mames Barria, Artxanda,.. eta nola ez, poteak alde zaharrean!
Oraingo hontan ere, berezia izan zen egun hau niretzat, Mari Mar-ekin bizitzako ibilbide bat partekatu izan dudalako, hizkuntzalaritzako buruko min artean. Beraz, asko poztu nintzen honen parte izateaz, bihotzez.
Zorionak bikote! eta urte askotarako!